XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta eitten zien biharrak zeintzuk zien? Ba, esan dozu lehen, kañua garbittu...

Sua eiñ. Bata(k) pa pillatik abarra, sea, ataka aurrera bota.

Da geo, batek eitte eban biurra ebagi da seian ipini, atakan ipini da bestiak sartu.

Iru gutxienes biar isate sien, iru, oi gausia ondo ipinitta eukitta, e? Oiñ, onduan espadao, ba, beste bi-iru biar ara ekarten ero.

Zenbat denpora bihar zan karia eitteko?

Lau egun da lau gau eo lau eun da erdi, batak, karabaki batak ori eukitzeban, da bestiak iru eun derdi, txikixaua salako.

Eta zelan igartzen zan ia karia einda zeuala?

Gero eitte san pruebia, ba, asaleko arrixa kendu ta urrengo dauan arrixa be etara kanpora, da ur pixkat botata ikuste san, da urtzen basan, ba, einda euan seiñalia (...).

Asalekua esan ondo erretzen, bai, goiko gaiñian dauana, a esan ondo erretzen, ba, gaiñekua apartau ta azpiko sea artu ta aber a erreta dauan eo estauan, baiña gaiñian botatze san arrixa be seetxuaua beian baiño, seiaua, ba, erresau pasatzeko.

Arrixa pixkat ostu arte ta intxain in biar, total ostu arte espadabe, beintzat, e.

Eta hori etaratzeko, zelan moldatzen zien? Ze erabiltzen zeben?

Arrixak eskus ein biar, ba, atxurra ero orsbikuakin eo tiatu, ta ba, eskus etaa biar dana.

Karia nundik etaratzen zan ia einda zeuanian?

Einda euanian? Ba, atakia sabaldu eitte akon da geo beetik etaa, atakati; atakia ba, atian moruan da, (...) bai, ba, atxurra eo orsbikuakin ero sertuta, geo etaa ta banastakin alboa botatze sian (...).

Ostutakuan arkua bera, bera jauste san ... albuan pillak eitte giñusen, pillak eiñ ero, ba, eo, burdira, baiña biren artian selan eitte giñuan, ba, batandako pilla bat da bestiandako bestia, bertan etara ala partiru.

Da gero, ba, nai danian artu ta solora eruan ... irixak, irixak eo beixak burdixakin ... burdira kargatzen, ba, eo paliakin eo banastiakin (...).

Gure aittitta, ba, banastiakin ondo aek, e, da autza sertze sabanian, aek, e, artu banastia da, ra! sabaltze eban, e, eskus sabaltzia moduan, e, bera artetzua san ba.

Eskuendako eta ez da txarra?

Eskuendako, isardixa, e, sertzen basaban, baitta lepua ta arpeixa be erre eitte sittuan, isardixa peau eitte san da.

Neurtu eitten zan zeozertarako karia? Saltzeko edo?

Kanpotik, kanpotik, karabitxatik etaatze sanian, ba, orduan pisura be igual ekarteben, da igual kamioia pixau ta pixura ... ba, kiloka.

Eta ze prezio eitten zeban orduan, akordatzen za?

Aastuta be banao, e (...).

Karabixa bedeinkatu edo eitten ziñuen zeozela?

Bo, bedeinkasiñua, ba, atzenian, akabatze giñuanian, e, ardo-sopia einda ... bo, gue aittitta(k) pa, erresau be aek eitte otzan, a isete san jefioi tta ... oixe erresau aek! Erresaixua be igual, bertan, aek, e, eunik esaban laatzen erresaixua erresau barik, e? ... atzenian, ba, ogixa tostau, e, an ataka, seian, losa gaiñian, da sopak eiñ kasuelara, lurresko kasuelara, ta ardaua bota ta an, e, irakiñ da egosi, da asukarra bota ari dda gero ardo-sopia.

Sua amatatzeko ez zontsen botatzen hola, haraia edo?

Esebes. Serrauta ipini, seoi, atakioi, dana serrauta ipini tta, ba, an geatze san, sortzi bat eun ero laga, pixkat, e, osten asi artian. Amabost eun euki eskeo obe, baiña segun se modutan dauan.

Eta jatekua eta hori? Han egoten ziñaten orduetan?

Jatekua, ba, etxeti(k) ekarteben da, guk, e, kosiñaako astik eskiñuan eukitzen, etxetik.

Da orduan baskaittan da, ba, urdaixa ta, bo, babak urdaixakin jan eskeo einda eote san, besteik es (...). Porruak eta orrek etxian bai, baiña an es. Geo, berakasopia arrautzakin eo, armosotan da beakasopia arrutzakin da, ba, alimentua biar isate san da.

... Afaltzeko? Euana ... patatak ixete sian da. (...) Ardaua, ba, alakotxe lanetaako, gari ebatiak eta gonbidauak dianian da, karabixak erretzeko ta, ostian es, ostian saardaua ero.

Lehen esan dozu karia erabiltzen zala soluetan eta botatzeko. Eta aparte, beste zeozetarako erabiltzen zan?

Karia, ieltzeruak letxeria eitteko, se kariakin eitteben letxeria ... Ba, onek etxiak suritzekuak, eta ori, e, karearrixa be, ba, arrixa seian bota, ta ura bota, ta ae(k) pa, geo arrotu eitte san, da masia, a geo pasatze san, e, pasau saku eo, bono, pasaderasetan da, ba, a fiñ-fiña urtetze eban.